XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezkondu eta hilabetera, zazpi egunetan zortzi gizon pasatu ziren Anaren gelatik.
Aitak arrazoia. Eta zer? Ha galdu neban eta beste dana irabazi.
Eta hareri bere gauza bera egin eutsan; hortaz, ezagutu ebazan gizon guztien kontua egin ezkero BBVko kalkuladorea beharko genduan.
Batek baino gehiagok sufriduko eban neuk baino gehiago.
Eurentzako beitez pena guztiak ganera.
Niri bardin deust Anak.
Abrozidu bere egin nintzan holango saskelerietan egunero; neska formalagoa bilatu neban (badakizu, maratza, orban bagakoa, belatza...).
Kostatu jatan apur bat baino gehiago.
Maria ezagutu neban azkanean.
Badakizu zelangoa zan: etxerako modukoa.
Egunean birritan dutxatzen zan eta galtzerdiak hirutan aldatzen ebazan.
Baztar batetik bestera pasatu nintzan.
Gauza bat, baina, ez zan aldatu: Mariagaz be ezkondu eta etxe bat erosi genduan.
Ohea bere han geunkan: lo egiteko baino ez.
Sekula ez neban biloizik ikusi. Ilargi betea egoala, martitzena zala edo Ipar-haizeak joten ebala; beti eukan atxakiaren bat.
Laztan gitxi bere ez neutsazan emoten, arean bat beratu gurean, baina
Gero gaixorik egoten zan sarritan.
Gaixotasun normalak izaten ziran hasikerean baina, egun batean bai hurrengoan be bai gaixotzen danak gaitz arraroren bat harrapatzen dau akabuan.
Beti pentsatzen izan dot aurreko gripe, katarro eta enparauen nahasketa dala hori gaitzori eta hagaitik gatx daukiela medikuek igarteko.
Bilbotik gitxi zala eta medikua Madriletik ekartea erabagi genduan.
Tipo kuriosoa zan: batez bere begiak.
Begi baltz-baltzak eukazan eta handiak.
Espezialistea zala esan euskuen eta Asiako medizinea ekarri ebala Europara.
Begiak hondorik bakoak eukazan, baltz-baltzak.
Egun osoa ibili zan atzera eta aurrera Mariagaz.
Azterketa guztiak egin eta
Nigar egin eztearrik trankildu egin nintzan, Mariak hainbeste maite ninduala ikusita.
Baina ez. Medikuak ondo azaldu eustan zer zan ha kontu guztia:
Orduan erabagi neban Mariak be bardin eustala.
Beste bategaitik gaixotu zan.
Arrastian hil zan.
Ez nintzan eleizara joan.
Neu be gaztea ez eta hurrengo andrea banatuta egoan alkartu ginaneko.
Bederatzi seme-alaba eukazan baina amamagaz bizi ziran danak. Eskerrak.
Aurreko gizona astotxua ei zan eta Asun zoratuta ebilen neugaz. Kalera urteten itxiten neutsala, lantzean behin lagunekaz alkartzen, zinera joaten edo kafe bat hartzen.